IKASPILOTA
Abenduaren 18an, asteazkena, Ikaspilota topaketen saio berri bat ospatuko dugu. Topaketa hauetan Euskal Herriko ikastola ezberdinek parte hartzen dute.
Gurean Bera, Lesaka eta Elizondoko ikastoletako 5. eta 6. mailetako neska mutilak Berako Eztegara pilotalekuan elkartuko gara. Joku desberdinak eginen ditugu eta elkar ezagutzeko denbora izanen dugu. Eskupilotan, palan, punttutara, zesta-potoekin... joko aunitz eginen ditugu. Azken hilabete hauetan, astean behin frontoira joan gara eta joku horiek landu ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario