2013-12-13

TANTIRUDENDA IKASTOLA ALDIZKARIAN

Ikastola aldizkariaren azken alean Tantirudendari buruzko artikulua argitaratu dute. Azken urteetan bezala, gurasoen laguntzarekin batera 5 eta 6.mailako ikasleak arduratu gara denda antolatzeaz. Ikusi!

2013-12-12

                   
IKASPILOTA

Abenduaren 18an, asteazkena, Ikaspilota topaketen saio berri bat ospatuko dugu. Topaketa hauetan Euskal Herriko ikastola ezberdinek parte hartzen dute.

Gurean Bera, Lesaka eta Elizondoko ikastoletako 5. eta 6. mailetako neska mutilak Berako Eztegara pilotalekuan elkartuko gara. Joku desberdinak  eginen ditugu eta elkar ezagutzeko denbora izanen dugu. Eskupilotan, palan, punttutara, zesta-potoekin... joko aunitz eginen ditugu. Azken hilabete hauetan, astean behin frontoira joan gara eta joku horiek landu ditugu.