2013-12-13

TANTIRUDENDA IKASTOLA ALDIZKARIAN

Ikastola aldizkariaren azken alean Tantirudendari buruzko artikulua argitaratu dute. Azken urteetan bezala, gurasoen laguntzarekin batera 5 eta 6.mailako ikasleak arduratu gara denda antolatzeaz. Ikusi!

2013-12-12

                   
IKASPILOTA

Abenduaren 18an, asteazkena, Ikaspilota topaketen saio berri bat ospatuko dugu. Topaketa hauetan Euskal Herriko ikastola ezberdinek parte hartzen dute.

Gurean Bera, Lesaka eta Elizondoko ikastoletako 5. eta 6. mailetako neska mutilak Berako Eztegara pilotalekuan elkartuko gara. Joku desberdinak  eginen ditugu eta elkar ezagutzeko denbora izanen dugu. Eskupilotan, palan, punttutara, zesta-potoekin... joko aunitz eginen ditugu. Azken hilabete hauetan, astean behin frontoira joan gara eta joku horiek landu ditugu. 



2013-02-05

TXIRRIKA

Hariak, sokak etab. biltzeko pieza zilindrikoa, alboetan bi disko izan ohi dituena eta gehienetan ardatz nagusia zulatua duena.Gehiago jakin nahi ezkero egin klik hemen.






PALANKA

Puntu batean bermatuta aren inguruan bermatzen den burdinezko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena. Gehiago jakin nahi izanez gero egin klik hemen.






ZIZELA

                                        Mailuz joka metala eta harria lantzeko esku-erramienta da.

                                   
                                                 
                                                          DARATULUA


Daratulua zuloak egiteko erramienta bat da. Iltze luze aho-bihurri bat eta honekin T bat osatzen duen kirtena ditu.
ARPOIA

Arrain handiak eta bereziki baleak harrapatzeko tresna ,zurezko kirten luze batez eta arrainean finkatzeko hortzak eta punta kokaduna dituen burdinazko pieza batez osatua.

2013-01-31

EUROPAKO HERRIALDEAK


Txanelako azken unitatean Europako herrialdeei buruzko power pointak prestatzen aritu gara bikoteka. Hauek ikusi nahi izanez egin klik hemen.Ea gustuko dituzuen!!