2015-11-30
TANTIRUDENDA
Bertze urte batez ilusio haundiz TANTIRUDENDA antolatu dugu 5 eta 6.mailako ikasleok . Bertan, bigarren eskuko
jostailuak, ipuinak eta etxean prestatutako postreak izan ditugu
salgai. Aurtengoan,SAHARAZTAN-en bidez, uholdeengatik larrialdi egoeran
dauden sahararrei emanen diegu lortutako dirua.383 euro lortu ditugu!!. Eskerrik asko gurasoei prestatutako postre goxoengatik eta besarkada bero bat une zailak bizitzen ari diren saharaarrei!!
2015-11-22
NAFARROAKO IKASTOLEK 50 URTE
Kaixo!
Nafarroako ikastolen 50.urteurreneko ospakizunen barrenean, pilotako jolas eta joku desberdinetara aritzeko bildu ginen Lesakan.
Gurean, Andra Mari, Labiaga, San Fermin, Lizarra eta Tantirumairu ikastolako ikasleak elkartu ginen eta bukaeran sorpresa ere izan genuen:Jon Olaizola eta Asier Olaizola etorri ziren!Lagun berriak egin eta gustura ibili ginen txoko desberdinetan!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)