2016-02-01

DIARIO DE NOTICIAS

Aurten ere, posta elektroniko kontua sortu dugu ikasle bakoitzarentzat. Hau aprobetxatuz, Diario de Noticiasen ortzegunero ikastolek argitaratzen dugun orrialdeko galderak email bidez erantzun ditugu. Ortzegunean jakinen dugu ea sariren bat tokatu zaigun partehartzaileoi!!Ea hala den!

2015-11-30

TANTIRUDENDA

Bertze urte batez ilusio haundiz TANTIRUDENDA antolatu dugu 5 eta 6.mailako ikasleok . Bertan, bigarren eskuko jostailuak, ipuinak eta etxean prestatutako postreak izan ditugu salgai. Aurtengoan,SAHARAZTAN-en bidez, uholdeengatik larrialdi egoeran dauden sahararrei emanen diegu lortutako dirua.383 euro lortu ditugu!!. Eskerrik asko gurasoei prestatutako postre goxoengatik eta besarkada bero bat une zailak bizitzen ari diren saharaarrei!!

2015-11-22

NAFARROAKO IKASTOLEK 50 URTE

Kaixo!
Nafarroako ikastolen 50.urteurreneko ospakizunen barrenean,  pilotako jolas eta joku desberdinetara aritzeko bildu ginen Lesakan.
Gurean, Andra Mari, Labiaga, San Fermin, Lizarra eta Tantirumairu ikastolako ikasleak elkartu ginen eta bukaeran sorpresa ere izan genuen:Jon Olaizola eta Asier Olaizola etorri ziren!Lagun berriak egin eta gustura ibili ginen txoko desberdinetan!

2015-10-08

GALAXIEN KONTZEPTU-MAPA.

IZARREN HAUTSA gaiean unibertsoari buruzko hainbat gauza ikasten ari gara. Big.Bang teoria, izarrak,konstelaziaok....Hemen duzue galaxiei buruzko Kontzeptu mapa. Zein ongi antolatua dagoen!!

2014-02-07

MALENI ELKARRIZKETA DIARIO DE NOTICIASEN

Garuneko tumore baten ondorioz, Malen Fernandez de Larrinoak ikusmena galdu zuen lau urte zituela. Urtarrilaren hasieran Ikastolan ospatutako Aniztasunaren Astean pertsona itsu baten egunerokoa nolakoa den ezagutu ahal izan genuen Malenen ahotik.  6.mailako ikasleok elkarrizketa bat egin genion Maleni eta atzo argitaratu zen Diario De Noticias egunkarian.

2014-01-30

BIZI ITXAROPENA

Munduko biztanleriaren bilakaera aztertu ondotik bizi itxaropenaren inguruan hausnartzen ari gara. Horrela, herrialde garatu eta garatu gabekoen artean alde handia dagoela ohartu gara. Prestatu ditugun grafiko hauetan argi ikusten da: